XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
3. Zeru-lurrak sei egun edo ekinalditan izan-azo ebazan Jaungoikoa'k.
4. Lenengo egunean argia egin eban Jaungoikoa'k.
5. Bigarren egunean zabalgunea edo ortzi urdiña.
6. Irugarren egunean, beko urak leku baten batu; itxaso ta legorra banandu, ta legorrari bedar ta zugatzak sortu eragin.
7. Laugarren egunean, eguzkia, igitargia ta izarrak egin ebazan Jaungoikoa'k.
8. Boskarren egunean, itxaso-uretako arrañak eta eguratseko egaztiak egin ebazan Jaungoikoa'k.
9. Seigarren egunean, enparau abere ta pizti guztiak egin ebazan Jaungoikoa'k, eta azkenez gizona.
10. Saspigarren egunean, lan - egitez atseden izan zan Jaungoikoa.
IKASBIDEA
1. Jaungoikoa beti izan ete da?-2. Nok irazan ditu enparau izakiak? Zer esan nai dau
Nor da gure Jaungoikoa?... Nondik dakigu Jaungoikoa ba-dana?... Zelan erakuzten dausku gure adimenak Jaungoikoa ba-dana...? Zegaitik deritxo egillea Jaungoikoa'ri?.